Gogoetak / Maximas

viernes, 7 de septiembre de 2012


APUNTA ZAITEZ!!!


BIZIKLETA HIRIAN GIDATZEKO KURTSOA
Eguna: Irailak 17 (astelehena)
Lekua: Suhiltzaileen Parkea (Juan Carlos de Gortázar, 3)
Ordua: 10.00etatik 12.00etara
Bizikleta hirian gidatzeko kurtso honek, mugitzeko era ekologiko eta sostengarriagoa zabaltzea du helburu,segurtasuna azpimarratuz. Kurtsoak 2 ordutako iraupena izango du: lehenengoa teorikoa, hirian gidatzeko kontzeptu teorikoak azalduz eta bigarrena, alde praktikoa.
Kurtsoa dohain da eta lehenengo egun honetan 15 lagunentzako lekua dago. Parte hartzaile bakoitzak bere txirrina eraman behar du.
14 urtetatik aurrera
Eguna: Irailak 21 (ostirala)
Lekua: Suhiltzaileen Parkea (Juan Carlos de Gortázar, 3)
Ordua: 10.00etatik 12.00etara
Bizikleta hirian gidatzeko kurtso honek, mugitzeko era ekologiko eta sostengarriagoa zabaltzea du helburu, segurtasuna azpimarratuz. Kurtsoak 2 ordutako iraupena izango du: lehenengoa teorikoa, hirian gidatzeko kontzeptu teorikoak azalduz eta bigarrena, alde praktikoa.
Kurtsoa dohain da eta azkenengo egun honetan 15 lagunentzako lekua dago. Parte hartzaile bakoitzak bere txirrina eraman behar du.
14 urtetatik aurrera

BISITA GIDATUAK
Eguna: Irailak 17 (astelehena)
Lekua: Eusko Jaurlaritzaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroa (Doctor Ornilla, 1A)
Ordua: 11.00etatik 12.00etara
Eusko Jaurlaritzaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroak bere ateak zabaltzen ditu hiritarrak jasotzeko eta bere funtzionamendua ezagutarazteko. Etor zaitez ikustera eta gainera, bisita amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!
Eguna: Irailak 18 (asteartea)
Lekua: Metro Bilbao
Ordua: 11.00etatik 12.00etara
Bilboko Metroak bere ateak zabaltzen ditu hiritarrak jasotzeko eta bere funtzionamendua ezagutarazteko. Etor zaitez ikustera eta gainera, bisita amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!
Eguna: Irailak 19 (asteazkena)
Lekua: Tranbia (Atxuri, 6)
Ordua: 11.00etatik 12.00etara
Bilboko Tranbiak bere ateak zabaltzen ditu hiritarrak jasotzeko eta bere funtzionamendua ezagutarazteko. Etor zaitez ikustera eta gainera, bisita amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!
Eguna: Irailak 20 (osteguna)
Lekua: Bilbobus (Elorrietako Garajea)
Ordua: 11.00etatik 12.00etara
Bilbobusek bere ateak zabaltzen ditu hiritarrak jasotzeko eta bere funtzionamendua ezagutarazteko. Etor zaitez ikustera eta gainera, bisita amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!
* 10.30etan 25 pertsonentzako lekua duen Bilbobus bat egongo da Hurtado Amezaga, 1 kalean (Abando) bisitariak instalazioetara eramateko.
Eguna: Irailak 21 (ostirala)
Lekua: Bilboko Udaleko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa (San Agustin eraikina)
Ordua: 11.00etatik 12.00etara
Bilboko Udaleko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak bere ateak zabaltzen ditu hiritarrak jasotzeko eta bere funtzionamendua ezagutarazteko. Etorri zaitez ikustera eta gainera, bisita amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!

HIRI- ESPAZIOAREN OKUPATZEAREN ALDERAKETA
Eguna: Irailak 16 (igandea) 
Lekua: Ramon Rubial kalea 
Ordua: 12.00etan
Hiritarrei garraiobide sostengarriak ibilgailu pribatuek baino leku gutxiago betetzen dutela ezagutarazteko ekimenean hartuko dute parte oinezkoek, bizikletek, autobusek eta auto pribatuek. Erakustaldi estatika hau aurrera eramateko, zure laguntza beharrezkoa da. Web orri honetan apunta zaitez eta irailaren 16an, igandea, zatoz zure autoa edota bizikletarekin Ramon Rubial kalera eguerdiko 12etan mugikortasun sostengarria eta ibilgailu pribatuaren arteko konparatiba honen parte izateko.

IBILALDI OSASUNTSUAK
Eguna: Irailak 16 (igandea)
Lekua: Bilboko Eraztun Berdea
Ordua: 10.00etatik 13.00etara
Bilbok aisia osasuntsurako dituen aukerak hiritarrei ezagutaraztea du helburu ekintza honek. Hiriaren parte diren parkeak eta gune berdeak kirola egiteko zein paseatzeko aukera bikaina dira.

HITZALDIAK
Eguna: Irailak 18 (asteartea) 
Lekua: Yohnen Jauregia (Burtsako Eraikina, Pilota, 10)
Ordua: 12.00etan
“Garraiobide publikoak hirientzako osasun iturri” izenburupean, Iosu Ramirez, LEBER Planificacion e Ingenieria enpresaren Zuzendariaren esku, garraiobide publikoek Bilbori ematen dizkioten ontasunak ezagutuko dituzte hiritarrek.
Hitzaldia amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!
Eguna: Irailak 19 (asteazkena)
Lekua: Yohnen Jauregia (Burtsako Eraikina, Pilota, 10)
Ordua: 12.00etan
“Ibilaldia hiritarrentzako osasun iturria” da lehenengo hitzaldi honek izango duen izenburua, Carmen Pérez Rodrigoren esku, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Elikatze Unitateko Kide dena.
Hitzaldia amaitu eta gero 5 euroko creditrans- a eramango duzu etxera!!!

EZ DAGO LEKURIK
“BILBAO NIRE KOTXE BARIK” EGUNA
Eguna: Irailak 22 (larunbata)
Lekua: Areatzako Teilatupeak
Ordua: 10.30etatik 20.00etara
Irailaren 22an Bilbao Nire Kotxe Barik eguna ospatuko da Areatzako Teilatupeetan. Egun osoan zehar txikiek eta helduek bost gune desberdinetan gozatzeko aukera izango dute.
Lehenengo gunean “Bilbao nire kotxe barik” egunaren manifestua entzuteko aukera izango dugu, baita Bilbao Musikako Koruko neska- mutilek abestutako himnoa ere.
Bigarren gunean, Decathlonek txikientzako hainbat bizikleta- ekintza prestatuko ditu.
Hirugarren gune batean, performance bat edukiko dugu. Egun osoan zehar, hemendik pasatzen diren guztiek, Jose Azul eskultoreak erabili ezin daitekeen auto bat artelan bihurtzen ikusiko dute.
Laugarren gunean garraiobide ekologikoen erakusketa izango dugu. Auto elektrikoak, motorra elektrikoak, segwayak…
Bosgarren eta azken gune honetan, lekua egongo da txikiek nahiz helduek garraiobide hauetako batzuk froga ditzaten.

Kurtso berria

Kaixo berriro lagunak!
Hemen gaude berriro natura zaintzearekin zerikusia dituzten gauza ugari lantzeko, eta aurten 2012/13 kurtsoan landuko dugun gaia hau izango da:

MUGIKOTARTASUN IRAUNKORRA

Guztion artean lan egitea espero dugu, ingurugiroari eta naturari kalte egiten dizkioten ekintza edo baldintza guztiak baztertzeko. 

Eskerrik asko!!

Aurreko kurtsoan egindako ekintzen laburpena