Gogoetak / Maximas

viernes, 13 de septiembre de 2013

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRI BATERA

Aurten, berriro, Agenda 21eko taldea lanean arituko da gure ingurugiroa laguntzen eta gure eskolako ikasle, irakasle eta gurasoei gomendioak ematen mundu hobe batean bizi izateko. 
Horretarako, aurten autaratutako gaia BIOANIZTASUNA da. 

Baina... Zer da hain luzea den hitz hori?



Bioaniztasuna lurrean ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztua.




Eta... zergatik behar dugu Bioaniztasuna?

Honi esker, pertsona guztiok, egunero jan, jantzi, negozioak egin, sortu, ekoitzi eta gure denbora librean natur paisaia ederrekin goza dezakegu.
Gure bizi iraupenaren, osasunaren, bizi-kalitatearen aberastasunaren oinarria da.





Zergatik ari gara Bioniztasuna galtzen?

Gure bizi-kalitatea hobetu nahian, gizakiak biodibertsitatea ustiatu du etanatur prozesuen funtzionamendua parerik gabeko erritmo batan eraldatu du.

Gaur egun, ustiapen-eredu mugagabe horren ondorioak jasaten hari gara eta bizikalitatea irabazi beharrean, galdu egin dugu.




Hondoko hauek dira Bioaniztasunaren galeraren arrazoi nagusienak...

  • Lurzoruaren erabilera aldatzea
  • Urbanizazio gehiegi
  • Deforestazioa
  • Espezie exotika inbaditzaileal
  • Kutsadura



Zeren bidez lagundu ahal dugu?
  
  • Ekoizpen eta kontsumo joera berrien bidez: energia garbiak baliatuz, ekoitzi eta gutxiao kontsumitu.
  • Kutsatzen ez duten teknologia berriak erabiliz.
  • Erabil ditzakegun natur baliabideei dagokienez, giza populazioan  lurrean dugun tamainaz jabetuta.




Gogoratu...

GU BIOANIZTASUNA GARA... ZAINDU!