Gogoetak / Maximas

viernes, 27 de abril de 2018

Maiatzaren 4rako gogoeta


Gaurko gogoeta bineta da. Agian graziarik egiten dugu baina A21ean uste dugu egia hutsa islatzen duela… Arazo ekologikoari aplikatzen badugu ziur aski guztiok esango dugu aldaketa nahi dugula, baina… nor dago benetan prest aldatzeko bere ohiturak? Zu bazaude?
Pentsamoldeak errazago aldatzen dira jarrerak baino.



martes, 24 de abril de 2018

Apirilaren 27rako gogoeta


Musika eta ekologia lotzen duen laburmetraia batekin esnatuko gara gaur. Mosteleseko Jaime Balmés ikastetxearen ikasleek eta irakasleek eginda da, eta Noelia García Ramosen ipuin batean dago inspiratuta. Espero dugu zuen gustukoa izatea!


miércoles, 18 de abril de 2018

Apirilaren 20rako gogoeta


Gaurko bideoa erabili zen Wildlife Conservation Film Festivalaren publizitatea egiteko erabili zen. Entzungo duzuen abestia “Miserableak” musikalarena da. Amaieran esaten duen bezala: “Ez utzi ametsa amaitzen”


viernes, 13 de abril de 2018

IRRATIAREN GALDERAK


Maitzaren 11an Agenda 21eko 10. urteurrena ospatuko dugu ekitaldi berezi batzuekin. Haien artean, Irrati Berdea martxan jarriko dugu bere lehenengo saioarekin. Horrela izateko, zuen laguntza behar dugu. Eskatzen dizuegu hurrengo hiru galderak erantzutea, eta erantzun onenak edota orijinalenak saio horretan irakurri dira.

Ordenagailua badaukazue, idatzi zuen erantzunak word batean eta partekatu driven bidez helbide honekin: agenda21@berrio-otxoaikastetxea.com

Bestela, idatzi orri batean eta emaoizue irakasleari, mesedez.


 1. Azken 10 urteotan hainbat ekintza antolatu dugu Agenda 21ean. Zein izan da zure kutunena? / Zein gogoratzen duzu gehien?

2. Zer beste ekintza gustuko zenuke egitea etorkizunean?

3. Imajinatu gure ikastetxea ekologikoagoa dela 10 urte barru. Nolakoa izango litzateke?


      Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!


     





miércoles, 11 de abril de 2018

Apirilaren 13rako gogoeta


HAIZERROTAREN BASERRITARRA

Gaur aurkezten dizuegun bideoa 2010an Joaquin Baldwin paraguaitarrak egin zuen. Espero dugu bere mezu itxaropentsua inspiragarria izatea zuentzat.