Gogoetak / Maximas

miércoles, 20 de diciembre de 2017

ABENDUAK 22-rako gogoeta

Egunero  1,5 milioi animalia hiltzen dira itsasoetan, kontuan hartuta  bakarrik itsasoan dela, zenbat animalia hiltzen ote dira egunero klima aldaketa, kutsadura edota gizakion arduragabetasunaren eraginez?
Segur aski ez diozue garrantzi handirik emango telebistan agertutako klima aldaketari buruzko berriei,  baina bideo honen bidez saiatu ahal zarete animalien edota beste izaki bizidun lekuan ipintzen. Modu horretan konturatuko zarete guri eragiten zaiguna, haiei baita ere. Konturatu zaitezte haiek ezin dutela ezer egin hau aldatzeko, zer moduz laguntzen badiegu?


martes, 12 de diciembre de 2017

ABENDUAK 15-erako GOGOETA

Teknologiari esker gure bizitza asko hobetu da azken hamarkadaetan, erosoagoa izateko, baina gaur egun aurre egin behar ditugun erronkak ez ditugu konponduko bakarrik teknologiari esker. Lagundu ahal digu, bai, baina gu gara aurrerapen teknologiko horiek senarekin zuzendu behar ditugunak mundua leku egonkorragoa, errespetuzkoa eta justuagoa izateko.

Gure bizitza aldatu ahal duen benetako asmakizuna, gure barruan dago eta.


https://youtu.be/qCdDPCZfDoE